2017-07-05

Vodka chancla

Tour hontako 4 etapa pasa, eta unetxo bat libre antzean bilatu ostean ekiten diot neure neure  2.  zutabea idazteari.

Tour eko egunerokoak, ez du momentu "libre " askorako ematen. Orain 2 egun, irakurtzeko hartu nuen nere denboratxoa , atzo Andy Schleck etorri zen bixitan, eta ordu betean elkarrekin izandako solasaldia, ikaragarri gozatu ostean, irribarre txikiaz egin nuen lotarako bidea.
Eta gaur, ia gaueko 11 ak jo eta ohera joan aurreko une hau, gaurko etapak ekarri duen gatzak eta berakatzari buruzkoa idazteko erabilko dut.

Gaurkoan, helmugan egon diren 2 erorikoen erruduntzat jo dute komisarioek Peter Sagan, eta  ondorioz etxera bidali dute munduko txapelduna. Zorrotza edo zorrotzegia izan den esatea ez zait niri egokitzen, zeren etxera bidaltzea justifikatzen dutenak ulertzen ditudan bezela, juezak gogorregiak  izan direla esaten dutenakin ere bat egiten baitut.

Orain gutxi telefonoz hitz egin dudan lagun batek esan dit, aurreko baten Alberto Contadorri buruz Oleg Tinkof ek esandako astakerien harira, norbaitek vodka chancla - tzat jo zutela Tinkof eta neuk ere, berbatia izan arren, vodka chancla bezela geratu nahi ez dudanez, ez beltza ez zuria, busti gabe, neure eritzia justifikatzeko gai ez naizela ikusita,zeuen Feedback aren zai geratuko naiz , orain kafetxo baten inguruan izango duzuelako nahikoa tertulia eta barriketa!!

Horrela bada, besterik gabe, biharko etapa garrantzitsuenerako atseden hartzeko bidean agurtzen zaituztet.

Onak izan eta Bizipoz!!

2017-06-30

Grand depart

2016-12-16

Bizipoz Kafeko urte amaierako bideoan parte hartu nahi?

Bizipoz Kafen urte amaierako bideo bat egitea pentsatu dugu, baina horretarako zuen parte hartzea behar dugu. Helburua ondo pasatzea eta guztion artean jendeari gabon zoriontsuak opatzea da, beraz parte hartu nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan sare sozial edo telefono bidez. Kafetegian bertan ere eman dezakezu izena. Grabaketa datorren ostiralean, hilaren 23an izango da arratsaldeko 19:00etan eta ekarri beharko duzun bakarra zure bizipoza da.

Animatu eta parte hartu!!!

2016-12-06

GOX-OTZeko artisau izozkiak

Izozkia urte osoan jan daitekeelako Tolosako GOX-OTZeko artisau izozkiak aurkezten dizkizuegu. 35 urte dihardute artisau izozkiak egiten: marrubizkoa, natazkoa, jogurtarena, txokolatezkoa, kafeduna, limoizkoa, hurraduna eta banillazkoa.

2016-11-11

Markel Irizar Lagunartearen bazkaria

Urtero bezela aurten ere Markel Irizar lagunartearen bazkaria ospatuko da. Azaroaren 19an izango da bazkaria, tokia betikoa izango da Zotz taberna. Gainera bazkariaren ostean Bizipoz Kafe aurreko plazatxoan kontzertuan egongo da. Bazkarira joan nahi baduzu izen eman dezakezu Bizipoz Kafen. Izena ematean 10€ko fidantza jarri beharko da.

2016-10-28

Aspanogi Mobibike Eguna 2016

Igande honetan Aspanogi Mobibike Eguna ospatuko da Zarautzen. Goizeko 9:00etan hasi eta arratsaldeko 17:00ak arte hainbat ekintza egongo dira eta baita aurkepi ezagunak ere, besteak beste, Markel Irizar, Haimar Zubeldia, Pirritx, Porrotx eta Marimotots... 

Igandean lortuko den diru guztia Aspanogi elkartearentzat izango da. 

2016-10-27

Markel Irizar Euskadi Irratiko Faktoria saioan

Guar goizean Markel Irizar Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da. Bertan bere bizitzari buruz hitz egin du, baina baina Bizipoz Kafe kafeteriari buruz ere. Izan ere, datorren ostegunean ekintzailetasunari buruzko hitzaldi batean parte hartuko du Orona Ideon, Hernanin. Elkarrizketa entzun nahi baduzu, hona hemen lotura. 

http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/4464069/markel-irizar-txirrindularia-baikortasunaz-hizketan/

2016-10-20

Lazkao Txiki Musika Eskolako Konbo taldearen kontzertua

Bihar Lazkao Txiki Musika Eskolako Konbo taldeak kontzertua eskainiko du Bizipoz Kafeko plazatxoan. Kontzertua arratsaldeko 18:30etan hasiko da. Gonbidatuta zaudete!! 

2016-10-19

Bularreko Minbiziaren Aurkako eguna

Bizipoz Kafek bat egiten du Bularreko Minbiziaren aurkako egunarekin. Animo gaixotasun hau jasaten ari zareten emakumeei, zuekin gaude!!

2016-10-18

Ezagutzen al dituzu gure Gosari opari txartelak?

Eskuragarri ditugu bi pertsonentzako Gosari opari txartelak. Txartel batekin bi pertsonek gosari ahaztezin bat izan ahalko dute. 

2016-10-15

Iban Altuberen VI.BTT Martxa

Bihar, urriaren 16an, Iban Altuberen omenezko VI.BTT Martxa ozpatuko da Oñatin. Nagusiendako bi ibilbide daude: luzea 36km-takoa eta motza 24km-takoa. Bien irteera ordua 9:00etan izango da Oñatiko Plazan. Ondoren, 10:30etan umeen ibilbideari emango zaio hasiera, hauena 7km-takoa izanik. Gainera, hauek Markel Irizarren laguntza izango dute. 

2016-01-16

Bizipoz, kafetegi bat baino askoz gehiago

Hilabete luzeetan egindako talde-lan gogor baten ostean, Urtarrilaren 15ean jaio Bizipoz kafetegi berria. Gipuzkoako lurraldean, Oñati izeneko herriaren erdigunean kokatzen da, Portu Kale 5 atarian.

Trek-Segafredo taldeko Markel Irizar txirrindulari txantxikuarra dago proiektu honen atzean eta konfidantzazko lan-talde baten laguntzaz, bere bizitzako erronka berri honetan murgilduko da. Bizipoz-ek kafetegi bat baino askoz gehiago izan nahi du. Lagun eta orokorrean pertsonen arteko elkargune eta solasleku atsegin izan nahi du. Bertatik igaro nahi duten bezeroei, tradizio, modernitate eta batez ere maitasun handiz eginiko produktuak eskainiz.

Bakarra eta errepikaezina zarelako…ongi etorri gurera!

Twitter




Facebook